G/E, Gasteiz eta Erroma arteko hiri-kointzidentziak

G/E, Gasteiz eta Erroma arteko hiri-kointzidentziak

10.03.2021

10
03
2021

hiru hiri – ikusmirak erakusketak Euskadiko hiru hiriburuen berezko izaeraz hausnartzera gonbidatzen gaitu, Bilbo, Donostia eta Gasteizko txoko pertsonalak eta, askotan, ezkutuak argitara ateraz, postal moduan. Orain, paperetik hitzetara pasatuko gara hiru online hitzaldirekin, hiriburu bakoitzeko bana.

Ziklo honetako bigarren hitzaldia Gasteizi buruzkoa da. Arkeologian doktore eta UPV/EHUko Ondare Irekiari Buruzko Ikerketa Taldeko (GPAC) kide den Ismael Garcia-Gomezek Erromarekin alderatu du hiriburu arabarra. Kointzidentzia eta paralelismo koiunturaletatik haratago, Garcia-Gomezek erakutsi du Arabako hiriburuko eta Erromako hirigintzak gertaera erabakigarri batean egiten dutela bat: modernitatearen eta iraganaren arteko elkarrizketarekin hazten ohituta dauden bi hiri dira, bai lurrazpiko arkeologikoan, bai bertako arkitektura historikoetan.

Ismael García-Gómez arkeologoa da, Erdi Aroko Historian doktorea UPV/EHUn. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Ondare Irekiari Buruzko Ikerketa Taldearen (UPV/EHU) testuinguruan garatu du. Hala ere, Enklabe KSTren sortzaileetako bat ere bada, arkeologia- eta arkitektura-ondarearen erregistroan, ikerketan eta balioan espezializatutako enpresa. Hamabost urte baino gehiago daramatza Gasteizko Santa Maria Katedraleko Plan Zuzentzaileko lanetan laguntzen. Ikerketa-ildoak Arkitekturaren Arkeologiaren eta Arabako Erdi Aroko ondarearekin eta Gasteizko hiriarekin lotutako guztiaren artean banatzen dira.

Hitzaldia ikusi dezakezu HEMEN.

18h30

Hizkuntza: gaztelera

Doan

Online hitzaldian izena emateko:


 →