Euskadiko Arkitektura Institutuak etxebizitzaren arloko Estatuko zuzendarien bilera hartu du
‘Alokabizi: alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berri baterantz, zerbitzu publiko gisa’ jardunaldiaren paraleloan izan da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatua.
Gaur, otsailak 15, asteazkena, etxebizitzaren arloko Estatuko zuzendari nagusiek Next Generation EB funtsen hedapenaz hitz egiteko bilera ospatu dute Euskadiko Arkitektura Institutuan. ‘Alokabizi: alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berri baterantz, zerbitzu publiko gisa’ jardunaldiaren baitan izan da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatuta, Alokabide sozietate publikoak kudeatzen duen parkeko alokairu-erregimeneko etorkizuneko etxebizitza sozialen eredua azaldu duena.
Etxebizitzaren arloko Estatuko zuzendari nagusien bilera Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak sustatu du Euskadiko Arkitektura Institutuan bertan. Lurraldeetako etxebizitza-politiken arduradunek autonomia-erkidegoetan birgaitzearen hedapenean, etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen energia-efizientziaren ikuspegitik, egindako aurrerapenak aztertu dituzte. Jarduketak Next Generation EB funtsek sustatzen dituzte Gobernu zentralaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren esparruan.