Eduardo Castillo. Quarantinology

Eduardo Castillo. Quarantinology

30.10.2020

30
10
2020

Quarantinology erakusketaren hasiera, Eduardo Castillo, Quarantinology Groupeko kidearen, hitzaldiarekin.


Eduardo Castillo Vinuesa (Madril, Espainia) arkitekto eta ikertzailea da. ETSAM-UPMn eskolak ematen ditu, eta 2017tik COAMeko arkitektura aldizkariaren editore nagusia da. Zenbait ikerketaplataformatan parte hartzen du, hala nola Ingurumeneko Narratiben Instituto Mutantean (IMNA), edo Moskuko Strelka Instituten, non arkitekturaren ikuspegi transdiziplinarra bilatzen duen, artearen, teoriaren eta praktika kritikoaren bidez.


Quarantinology Group diziplina anitzeko ikertzaileen kolektibo bat da, eta The Terraforming programan parte hartzen du. Moskuko Strelka Institute-ko «think-tank» horrek, Antropozenoak hirigintzarentzat dakartzan berehalako ondorio ekologikoak ikertzen ditu planeta osoan. COVID-19aren pandemian zehar, taldeko kideen erdiak Moskutik irten behar izan zuten, eta ikerketa-plataforma bat finkatu zuten lau herrialdetan antolatuta: Espainia, Errusia, Alemania eta Saudi Arabia.

Osasun larrialdia dela eta, mesedez izena eman hemen.

18.00etan

Euskadiko Arkitektura Institutuko Kontzeju Aretoan

Izen-ematea doan osasun larrialdia dela eta:


Link →