‘Diseinu zirkularreko estrategiak: hiriak, eraikinak eta ziklo itxietako produktuak’ Uda Ikastaroa
Euskadiko Arkitektura Institutuak ‘Diseinu zirkularreko estrategiak: hiriak, eraikinak eta ziklo itxietako produktuak’ udako ikastaroa hartuko du bere baitan. Irailaren 13an Miramar Jauregian lehen saioa egin ondoren, irailaren 14an mundu osoko adituak izango dira Arkitektura Institutuan, eraikuntzaren esparruara aplikatutako ekonomia zirkularraren printzipioak lantzeko ikastaro batean.
Xabier Pérez de Arenaza Habic, Euskadiko Ekipamendu, Zur eta Diseinuko Klusterreko proiektuen koordinatzaileak eta Iker Mardaras EHAEOren Iraunkortasun Batzordeko Gipuzkoako ordezkaritzako kideak zuzenduta, udako ikastaroak aukera emango du eredu linealetik zirkularrerako trantsizioaren kontzeptu orokorrak eskuratzeko eta horiek aplikatu ahal izateko metodologia eta adibide errealak ezagutzeko.
Horretarako, hainbat alorretako hamabost profesionalek baino gehiagok parte hartuko dute ikastaroan, besteak beste, arkitektoek, ingeniariek, ekonomialariek edo biologoek.
Zehazki, irailaren 14an zehar, Euskadiko Arkitektura Institututik igaroko dira Michael Braungart, EPEA Internationale Umweltforschung GmbHren sortzailea Hanburgon ,Cradle to Cradle ziurtagiriaren jatorria. Industria- eta diseinu-ikuspegi horren gakoak azalduko ditu Braungartek. Haren atzetik, Maria Gorostegik (Ondarreta) eta Goio Babierrek (Zicla) ekoberrikuntza erakusten duten proiektuak kontatuko dituzte, eta Juan Azcarate Delf University of Technologyko ikertzaileak ekonomia zirkularrerako negozio ereduak aurkeztuko ditu. Borja Izaola Green Building Council Españako LIFE Levels proiektuaren koordinatzaileak eta Ana De la Puentek (IK Ingeniaritza – Arkitektoa) Europako esparru berriak eta ingurumen-ziurtagiriak azalduko dituzte, hurrenez hurren. Amaitzeko, Gorane Ibarrak eta Aitor Sáez de Cortazarrek, Ihobeko (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko) kideek, erosketa berdean eta hondakinen kudeaketan sakonduko dute.
Irailak 13 (Miramar Jauregia)
Irailak 14 (Euskadiko Arkitektura Institutua)
Informazio gehiago: