D/E, Donostia eta Europako hirien arteko kointzidentziak

D/E, Donostia eta Europako hirien arteko kointzidentziak

14.04.2021

14
04
2021

hiru hiri – ikusmirak erakusketak Euskadiko hiru hiriburuen berezko izaeraz hausnartzera gonbidatzen gaitu, Bilbo, Donostia eta Gasteizko txoko pertsonalak eta, askotan, ezkutuak argitara ateraz, postal moduan. Orain, paperetik hitzetara pasatuko gara hiru online hitzaldirekin, hiriburu bakoitzeko bana.

Donostia izango da ziklo hau itxiko duen hiria eta Europako hainbat hirirekin konexioak topatuko ditu. Oraingo honetan, Arkitekturan doktore eta ETSA UPV/EHUko irakasle den Izaskun Aseguinolaza izango da kointzidentziak bilatzeko eta partekatzeko arduraduna. Aseguinolazarekin batera Juan Carlos Cuevas Donostiako Hirigintza zuzendari ohia izango dugu. Bien artean Gipuzkoako hiriburuak azken bi mendeetan izan duen hiri-garapenari buruz hitz egingo dute. Garapen hori finkatzeko hiriak natura nola moldatu duen eta Cortazar Zabalguneko etxadia nola interpretatu den azalduko dute, besteak beste. Solasaldian zehar, gai horien eta Europako hainbat hiriren arteko loturak erakutsiko dituzte. Izena eman dezakezu HEMEN.

Izaskun Aseguinolaza arkitektoa da UNko arkitekturako GETaren eskutik, 2001eko irailetik. “Dimentsio arkitektonikoa britainiar planningaren jatorrian” izeneko tesia defendatu zuen 2007ko urtarrilean eta, ondoren, irakaskuntza eta lan profesionala uztartu ditu hiri-plangintzaren arloan. Gaur egun, EHUko Arkitektura Saileko Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Arloko irakaslea da 2012ko irailetik. Bertan, hirigintzarekin eta plangintzarekin lotutako irakasgaiak eman ditu Arkitektura Oinarrien graduetan, Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Integraleko Masterrean eta Arkitekturako Unibertsitate Masterrean.

Juan Carlos Cuevas Donostiako Hirigintza zuzendari ohia da. Arkitektoa da 1986ko ekainetik E.T.S.A.S.S. ren eskutik, eta hainbat arlotan lan egin du, hala nola Eusko Jaurlaritzako Hirigintza Zuzendaritzan, 1995ean onartutako eta 2010era arte indarrean egon zen Donostiako Plan Orokorraren Aurrerapenaren Erredakzio Taldean, Hirigintza Iraunkorreko Zuzendaritzan. Gaur egun, Jarduera Integratuen Unitateko burua da.

18.30

Hizkuntza: gazteleraz

Doan

Hitzaldian izena emateko:


 →