B/L, Bilbo eta Londres arteko hiri – kointzidentziak
Hiru hiri – ikusmirak erakusketa berriak Euskadiko hiru hiriburuen berezko izaeraz hausnartzera gonbidatzen gaitu, Bilbo, Donostia eta Gasteizko txoko pertsonalak eta, askotan, ezkutuak argitara ateraz, postal moduan. Orain, paperetik hitzetara pasatuko gara, hiru online hitzaldirekin, hiriburu bakoitzeko bana.
Estreinatzen lehena Bilbo izan zen, Londresekoarekin alderatuta hiriburu bizkaitarrak izan duen hiri-garapena berrikusten duen online hitzaldi batekin, Nerbioitik Tamesisera eta alde zaharretik Cityra bidaiatuz. Luis Tena arkitekto eta urbanistak eman zuen hitzaldia eta ustez hain ezberdinak diren bi hiri horien elkarguneak errepasatu zituen.
Luis Tena arkitektoa eta urbanista da, eta Proiektu, Teoria eta Historia eta Hirigintza Departamentuko irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan.
Hitzaldi osoa HEMEN ikus dezakezu.