Antonio Scarponi. Arkitekturaren haziak

Antonio Scarponi. Arkitekturaren haziak

10.12.2020

10
12
2020

Eraikinen barneko arkitektura, hiria berroneratzeko tresna gisa. Etxeetako barrualdeetan barazkiak landatzeko espazio autonomoak eraikitzea bultzatzen duen Udategiak proiektuaren barruan, Euskadiko Arkitektura Institutuak Antonio Scarponi arkitekto eta diseinatzaile italiarraren hitzaldia hartuko du.

Aditu hau Zurichen bizi da eta antzeko ezaugarriak dituzten tramankuluak diseinatzen eta eraikitzen espezializatuta dago. Hitzaldian “Hazi arkitektonikoak” lana proposatuko digu. Bertan azalduko du nola esku-hartze poetiko txikiak ezagutza arkitektonikoa gauzatzeko modu bat diren. 

Italiarrak dioenez esku-hartze horiek harreman berriak ezar ditzakete hiriko objektuen eta subjektuen artean, eta bizitza erresilienteak eraikitzeko estrategia berriak zabal ditzakete. Modu honetara, elikadura eta elikagaien ekoizpena elkarbizitzarako eremu komun gisa ikusten da, enplegua sortzen duen eta ekoizpen-hondakinak energia motortzat erabiltzen dituen eremua. 

Antonio Scarponik Arkitektura ikasi zuen New Yorkeko Cooper Union eta Veneziako IUAV unibertsitateetan. Diseinu eta arkitektura eskola ezberdinetan eskolak eta hitzaldiak eman ditu Europan, Asian eta Estatu Batuetan. Gaur egun Zuricheko ZhDk-n irakasten du. Conceptual Devices proiektuarekin egindako lana eta proiektuak mundu mailako aldizkari espezializatuetan argitaratu dira. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, haien artean Curry Stone (2008) Diseinu Humanitarioko Sari ospetsua.

Scarponiren hitzaldia Udategiak tailerrari lotuta dago. Tailerrean teknika hidroponikoari esker, barnealdeetan barazkiak hazteko tresna bat eraikiko da.

Udategiak jardunaldiak Food Hack Lab laborategi irekiak bultzatzen ditu. Jarduera nagusia Donostiako Tabakalerako Medialabeko herritarren laborategian eta Ataungo Lurlab landa-makerspacean garatzen du.

Udategiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskadiko Arkitektura Institutuaren eta Donostiako Udalaren ekarpenekin sortu da.

19etan

Ingelesez

Osasun larrialdia dela eta, doako izen-ematea derrigorrezkoa da.


Link →