'Lehen eskola' familientzako tailerra

‘Lehen eskola’ familientzako tailerra

06.04.2024 — 18.05.2024

06
04
2024

18
05
2024

“Eskola, berez, pertsona batekin sortu zen zuhaitz baten azpian. Maisua zela ez zekien pertsona bat, eta inguruan, bere burutik sortzen ziren hitzak entzuten zituzten pertsonak, ikasleak zirela jakin gabe. Ikasleak, haien artean gertatu zitzaienaz eta pertsona horren eragin onuragarriaz hausnartzen hasi ziren. Haiek ere beren seme-alabek entzutea nahi zuten, eta horrela espazioak eraiki ziren eta lehen eskola sortu zen”.

Louis Kahn

Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa‘ erakusketa dela eta, zuhaitzen inguruan hausnartuko dugu, lehen arkitektura gisa eta naturako lehen bilguneetako bat bezala. Eskalako zuhaitz txiki batetik abiatuta, paretak, ateak edo leihoak beharko ez dituen eskola bat amestuko dugu.

Tailer hau bi aldiz emango da: apirilaren 6an (BETETA) eta maiatzaren 18an (AZKEN LEKUAK).

6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat

Ordutegia: 11:30-13:00

Hizkuntza: elebiduna

Doako jarduera edukiera mugatuarekin

Izen ematea: edu@eai.eus