'Hostoak' familientzako tailerra

‘Hostoak’ familientzako tailerra

08.06.2024 — 22.06.2024

08
06
2024

22
06
2024

“Zuhaitza hostoa da eta hostoa zuhaitza.
Etxea hiria da eta hiria etxea.
Zuhaitz bat zuhaitz bat da, baina hosto handi bat ere bada.
Hosto bat hosto bat da, baina zuhaitz txiki bat ere bada.
Hiri bat ez da hiri bat, etxe handi bat ez bada behintzat.
Etxe bat etxe bat da, hiri txiki bat bada”.

Aldo van Eyck arkitekto holandarraren hitz eder horiekin inspiratuz, hosto baten nerbioen eta zuhaitzaren adarren arteko antzekotasuna aurkituko dugu, adaburuaren eta hostoaren siluetaren artekoa. ‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa‘ erakusketaren barruan kokatzen den familientzako tailer honetan, hosto, zuhaitz, etxe eta hirien arteko erlazio eta antzekotasunak bilatuko ditugu.

Tailer hau bi aldiz emango da: ekainaren 8an eta 22an.

6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat

Ordutegia: 11:30-13:00

Hizkuntza: elebiduna

Doako jarduera edukiera mugatuarekin
Izen ematea: edu@eai.eus