'Arboretum' programa osagarria: tailerrak

‘Arboretum’ programa osagarria: tailerrak


Erakusketa-ziklo bakoitzean bezala, Euskadiko Arkitektura Institutuak arkitektura haurrei hurbiltzeko hezkuntza-programa bat eskainiko du. Horrela, ‘Arboretum’-ek familia tailerrak izango ditu erakusketaren edukiekin lotuta:

Apirilaren 6an eta maiatzaren 18an. ‘Lehen eskola’ familientzako tailerra

Ekainaren 8an eta ekainaren 22an. ‘Hostoak’ familientzako tailerra

Haurrentzako ohiko summercamp-a ere ospatuko da ekainaren 24ko astean. Gainera, berrikuntza gisa, uztailean helduentzako tailerrak eskainiko dira lehen aldiz.