HEZI. Roberto Gonzálezen hitzalida. Reggio Eskola

HEZI. Roberto Gonzálezen hitzalida. Reggio Eskola

18.04.2024

18
04
2024

Eskola patioen birnaturalizazioari buruzko jardunaldiaz gain, HEZI zikloak lehen mailako bi hitzaldi dakartza.

Apirilak 18. 19:00
Roberto González, Office for Political Innovation (OFFPOLINN) bulegoko zuzendaria.

Andres Jaquek 2003an sortutako bulego honek, Madrilen eta New Yorken oinarrituta, ikerketaren, ingurumen-praktika kritikoen eta diseinuaren elkargunean lan egiten du. Gonzalezek hainbat proiektutan parte hartu du eta beste hainbat zuzendu ditu, hala nola Reggio ikastetxea, Madrilgo Encinar de los Reyesen, 2024ko Mies van der Rohe sarirako finalisten artean dagoen proiektua. Eskolaren diseinua irakasleekin, ikasleekin eta gurasoekin egindako elkarrizketa-prozesu parte-hartzaile baten bidez garatu da, eta ingurune arkitektonikoek haurrengan esploratzeko eta ikertzeko gogoa piztu dezaketela oinarri hartuta egin da. Gainera, eraikin horren diseinuak, eraikuntzak eta erabilerak jasangarritasunaren paradigma gainditu nahi dute, ekologiarekin konprometitzeko; izan ere, ikuspegi horretan, arkitekturaren bidez gurutzatzen dira ingurumen-inpaktua, giza eragina baino haratagoko aliantzak, mobilizazio materiala, gobernantza kolektiboa eta pedagogiak.

Argazkia Miguel de Guzmán

Laster bigarren hitzaldiari buruzko informazio gehiago.

19:00

Sarrera librea bete arte