'Arboretum' programa osagarria: hitzaldiak

‘Arboretum’ programa osagarria: hitzaldiak


‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa’ Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da programa osagarri zabal batekin. Programa horrek erakusketak proposatutako gaiak aztertuko ditu, hainbat alderditatik. Naturaren eta arkitekturaren arteko harremana aretoetatik aterako du, eta hiru bloketan banatutako eztabaidara eta topaketara eramango ditu bere gogoetak:

  • Hezi. Apirilak 17-19

Eskolako jolastokiak birnaturalizatzeari buruzko jardunaldi eta topaketak. Euskadin eta beste leku batzuetan dagoeneko ematen ari diren ekimenen ondorioz, EAI-IAEk topagune eta eztabaidagune bihurtu nahi du proiektu guzti horietako eragileekin. Ekimen horiek guztiak modu globalean aurkeztea bilatzen da, dagoeneko hezkuntza-espazioetan ezartzen ari den joera gisa, eta haien konbergentzia bultzatu nahi da proiektu berriak sortzeko.

Apirilak 17. 19:00
Inaugurazio hitzaldi gisa, Andrew Todd estatubatuarrak gaia finkatuko du eta zuhaitzek hezkuntza eremuan duten papera jorratuko du. Informazio gehiago laster.

Apirilak 18. 9:00 – 18:00
Eskolako jolastokiak birnaturalizatzeari buruzko jardunaldia ospatuko da. Euskadiko hiru probintzietan proiektuak egin dituzten eragileek parte hartuko dute: Fermin Blanco (Sistema Lupo) Gipuzkoan, Alex Gonzalez (Nondik Arkitektura) Araban eta Iban Tellaetxe (Edera Arkitektura) Bizkaian. Eta Euskaditik kanpoko adibideak ere iritsiko dira: Virginia Navarro (Cuartocreciente) Sevillatik eta Mamen Artero (Globus Vermell) Bartzelonatik.

Apirilak 18. 19:00
Roberto González, Office for Political Innovation (OFFPOLINN) bulegoko zuzendariak Reggio eskolari buruzko hitzaldi bat eskainiko du, 2024ko Mies van der Rohe sarirako finalisten artean dagoen proiektua.

Apirilak 19.
Berdea Piztuk birnaturalizatu duen Aieteko ikastetxe publikoaren patio berria inauguratuko da. Laster informazio gehiago.

  • Bizi. Maiatza

Mantentze-lanak, diseinua, oraina eta etorkizuna… Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzigoarekin lankidetzan, hainbat hitzaldien bidez, gure lurraldeko zuhaitz-ondareari buruz gehiago ikasiko dugu, gure hirietan bizi diren landare-espezieei buruz, zergatik aukeratzen diren, nola zaintzen eta inausten diren…

  • Pentsatu. Iraila

Azken blokeak hitzaldi sorta bat ekarriko du, zuhaitza arkitektura gisa gaiari buruz hausnartzeko, bai eta horiek historian zehar diziplina horretan nola erabili diren ikusteko.

Informazio xeheagoa laster